Araucoko Gerra | |||
---|---|---|---|
Data | 1536 – 1772 | ||
Lekua | Hegoaldeko Txile | ||
Emaitza | Maputxeen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Galerak | |||
|
Araucoko Gerra (gaztelaniaz: Guerra de Arauco) Txileko kapitaintza nagusiak eta bere amerindiar aliatuek maputxe eta bere aliatuen (cunco, huilliche, pehuenche eta picunche herriak) kontrako luzaroko gatazka izan zen.
Guduzelaia Mataquito ibaia eta seno de Reloncaví artean zegoen, gehienetan Concepción, Biobío eskualdea eta Araucanía eskualdearen artean gertatuz.
236 urte iraun zuen, 1536 eta 1772 artean eta Negreteko parlamentuak (1771-1772) amaiera eman zuen. 1818an Txileren independentzia aldarrikatu zuten baina gatazkak intentsitate-gradu ezberdinak izan zituen, gerra eta bakea uztartuz. Gatazkak txiletar-maputxe gatazka bat eragin zuen, Araucaníako okupazioa deitua.
Filipe II.aren esanetan, gatazka hau Mundu Berrian espainiar soldadu gehien hil zuen gerra izan zen, eta horrexegatik «Indietako Flandria» deitu zioten.[2]